ARGIZAR

Web & Multimedia agentzia

Zure irudia komunikazio digitalen bidez zabal ezazu

Gauregun, webgune baten ukaitea beharrezkoa da guztientzat, bainan bakoitzak behar bereziak ditu.
Artisau batek ez du entrepresa edo gune haundi baten beharrik, bere komunikazio digitalen mailan.

Zure beharrak elgar argitzen ditugu. Zure aurrekontua, ezagutzak eta baduzun denbora kontutan hartuta, eskaintza berezi bat proposatuko ahal dautzut.

Web garapena

Webguneen diseinua eta ekoizpena.
WordPress-en garatzeko aukera.
SEO optimizazioa.

Webmarketina

Hedabide eta Sare sozialen kudeaketa.
E-marketin-estrategia bat egiteko aholkuak.
Zure fama digitala optimizatzea.

Multimedia

Ikus-entzunezko komunikazioa : argazki muntaketak, bideoa etab.
Museografiari eskainitako multimedia sortzeak.

Nor dago ARGIZAR izenaren gibelean ?

Argitxu Acheritogaray, betidanik teknologi berrietaz errabiatua !

Ordenagailu programazioa baita ere irudien eta soinuaren zientzia ikasi eta, HEUROCOM enpresan lan hasi naiz. Nire gaitasunak garatzeko aukera ukan dut, bereziki gustatzen zaidan arlo batean : kultura eta lekuko ondarean.

Webgunearen diseinatzea, egitea, komunikazio digitala jartzea, bideoak sortzea komunikabide desberdinetan (120 graduko pantaila erraldoia, maketa interaktiboa, murru arrokatsuak), errealitate haunditua egitea… museoetan baita ere haitzuloetan… ainitz proiektu bereziak ukan ditut, denak interesgarriak, non multimedia komunikabideak erabiltzea ikasi dut.

Argitxu Acheritogaray - ARGIZAR
Argizar, l'étoile du berger

ARGIZAR =
  Artzain izarra
/ Venus.

ARGIZAR-en sortzea

HEUROCOM enpresan 12 urte pasatu ondoren, proiektu aberasgarriak garatu ondoren, nire enpresa abiatu dut ARGIZAR izenean !

Web, bideoa eta multimedia beti nire arlo gogokoenak dira. Nire gaitasunak zure proiektuaren zerbitzura eskaintzen dauzkizut, bere diseinutik hasiz gauzatzeraino.

Informazio gehiago nahi dituzu ?

Baduzu proiektu baten ideia, bainan ez dakizu nondik hasi ?
Zure proiektua zuhaurrek egin nahi duzu bainan laguntza berezi bat nahi duzu emaitza garbia eta profesionala lortzeko ?

Pribatutasun politika

14 + 2 =

Zure proiektuaren garrantzia edozein dela ere,
ez izan zalantzarik nirekin harremanetan sartzeko.