Webgune diseinatzaile eta egilea !

Zure webgunea zure enpresaren bisita-txartela da Interneten. Zure lana aurkezten ahal duzu, enpresaren marka garatu eta zure lehiakideengandik bereizten ahal ere.

Argizar-ek zure webgunea edo bloga sortzea edo berriro diseinatzea propostazen dautzu.
Zure beharren arabera, eskaintzen dautzudana horriek dira :

Aurkezpen webguneak

Webgune estatikoak (eduki finkoekin) edo dinamikoak (eduki aldagarriekin) egiten ditut.

  • Abantailak : webgunea W3C arauetan eta egungo garapen joeretan kodetua izanen da. Hutsetik abaitzen gira, edozein garatzailek erabil dezakeen kode garbia erabiliz. Edozein sistematik independentea gira.
  • Desabantaila : webgune bat osoki kodetzeak denbora hartzen ahal du webgunearen konplexutasunaren arabera.

WordPress webgunea edo bloga

Munduan gehien erabiltzen den CMSa, erabiltzen ahal dut.

  • Abantailak : existitzen den egitura batekin hasten zirenean, garapen kostuak apalagoak dira.
    Gainera, zure webgunea zuhaurrek kudeatzen ahal duzu programatzeko tresnak ezagutu gabe.
  • Desabantaila: sistema baten menpe zaude, baita ere beren akatsez. Gogoan izan erregularki behar duzula webgunea eguneratu eta segurtasun kopiak egin.
Développeuse web

Edozein hautua egin eta, CMS (Edukiak Kudeatzeko Sistema) hautaturik edo ez, funtsezkoa da ondoko faseak errespetatzea, interneten ikusgarritasun ona ukateko. Hortan proposatzen dauzkizut nire esperientzia eta gaitasun guztiak :

Zure beharrak zehazten ditugu

Bloga bat, enpresa edo elkarte aurkezpena, toki kulturalarena, gune turistikoarena… hainbeste anbizio daude webguneetan !
Bainan guztiek ez dute web garapen ezagutza bera eskatzen.

Web diseinua

“Webdesign” ere deitzen zaio.
Webgune batek sinesgarria izan behar du,  zure enpresaren irudia helarazteko. Horretarako zure webguneak elgarrekin definitzen dugun araudi grafikoak errespetatu beharko du.

Réalisation du site web des Grottes de Sare

Ergonomia - UI / UX Diseinua

Webgune ederra ukatea ontsa da, ergonomikoa eta erabiltzeko atsegina delarik, hobe ! Webune intuitiboak, irisgarriak eta funtzionalak egiten ditut Interneteko erabiltzaileentzat.

Nire errealizazioak

Nire web eta multimedia errealizazio batzuk ikus ezazu.

Webgune moldagarriak

Gaur egun, Interneteko erabiltzaile gehienek webguneak beren mugikorretan ikusten dituzte. Zure webguneak eskuragarri egon behar du euskarri gehienetan.

Analyse et Référencement SEO

SEO

Internauteri gustatzea : hobe !
Google eta beste bilaketa-tresneri gustatzea : hainbat hobe ! Webgune batek errexki atxeman behar da. Erreferentzi naturalaren optimizazioa (SEO), webgunea sortzetik pentsatu behar da ikusgarritasun ona lortzeko.

Jarraipena eta mantentzea

Webgune egiteko gomendioak eta bere segimendua erregularki egin behar dira, ontsa ibilitzeko eta ez sobera fite zahartzeko !
WordPress-en garatutako webgune batentzat, eguneratzeak funtsezkoak dira funtzionamendu on batetako.

Webgune proiektua baduzu ?

Mezu bat bidali nazazu !

Pribatutasun politika

13 + 13 =