Argizar

Komunikazio digital & diseinu estudioa

Argizar estudioa

Zure presentzia numerikoa menperatu eta zure ikusgarritasuna indartu, zure nortasuna eta baloreak atxikiz. Zurekin, zure egiazko beharrak ebaluatzen ditugu, eta proposamenak egiten ditugu zure igurikatze eta aurrekontuaren arabera.

Web garapena

Zure bisita txartel digitala!
Banakako webguneak diseinatzen eta garatzen ditugu.

Komunikazio orokorra

Aholkularitza, online estrategia, ekintza plana eta edukiak sortzea.

Multimedia

Multimedia esperientzia berezien diseinua eta ekoizpena!

Laguntza

Aholku pertsonalizatuak zure komunikazioa eta markaren e-erreputazioa hobetzeko.

Irisarriko webgunea
Pilotaren museoa

Sorkuntzatik errealizaziora

Weba, komunikazio digitala, sorkuntza grafikoa eta multimedia dira gure lehentasunezko arloak.
Gure gaitasunak zure proiektuaren zerbitzura ezartzen ditugu, diseinutik hasi eta gauzatu arte.
N

Beharren analisia, azterketa eta proiektu pertsonalizatua eta neurrira egina.

N

Obratzea, gauzatzea eta garatzea.

N
Segimendu erregularra eta mantentzea. Laguntza pertsonalizatua.

Argizar-en sortzea

Nor da ARGIZAR enpresaren gibelean?
Argitxu Acheritogaray, balorazio digitalaren eta ondarearen zalea.

Programazio informatikoan eta irudi/soinu zientzietan trebatua, nire gaitasunak garatzeko aukera izan nuen HEUROCOM enpresan, bereziki izigarri maite dudan arlo batean: tokiko kultura eta ondarean.

Webguneen sortzetik, komunikazio digitalera, baita ere bideo-sorkuntzatik, bideomapping-etik, leizeetako errealitate areagotutik eta museografiatik pasatuz, multimedia komunikabide eta euskarri askotara egokitutako edukiak garatzeko lan egin ahal izan dut.

HEUROCOM enpresan 12 urte eman ondoren, proiektu ezberdin bezain aberasgarriak garatu eta, nire ezagutzak eta esperientzia ARGIZAR enpresaren bidez proposatzea erabaki dut!

Argitxu Acheritogaray