Komunikazio digitala

Zure nortasun-grafikoa eskutan har ezazu!

Numerikoa nagusi den garaian, komunikazio digital eraginkorra ukaitea ezinbestekoa bilakatu da enpresentzat, haien tamaina edozein dela ere.

Estrategia digitala egokitua eta pertsonalizatua ezartzeak zure ikusgarritasuna hobetzen lagunduko dizu, zure indarrak eta gaitasunak nabarmenduz eta, aldi berean, zure nortasunari eta balioei leial izanez.

Argizar
estrategia digitala

Zure estrategia digitala

Nola laguntzen ahal zaitugu?

=

Lehenik eta behin, zure egungo irudi digitalaren azterketa batekin hasten gara: zeintzuk dira zure abantailak, zure balio erantsia, zure zailtasunak eta desabantailak?

=

Zure marka digitala profilaren, sektorearen eta xedearen arabera indartzeko hartu beharreko jardunbide egokiei buruzko aholkuak ematen dizkizugu.

=

Zure presentzia optimizatzen laguntzen dizugu hainbat euskarri digitaletan, hala nola sare sozialetan, webguneetan, iragarki-plataformetan…

=

Kalitatezko edukia, originala eta garrantzitsuak sortzen ditugu, zure jakintza eta gaitasunak balioesten dituztenak, betiere zure nortasuna errespetatuz.

=

Zure marka digitalaren etengabeko zaintza egiten dugu, eta zure webgunearen segurtasunaren eta kalitatearen segipen teknologikoa bermatzen dugu.

=

Zure marka digitala kaltetzeko arriskua badago, ohartarazten dizugu eta konponbideak proposatzen dizkizugu.

Zer egin behar dezakezu?

Sarean ikusgai izan

“Bisita-txartel” digitala funtsezkoa da. Internauten zuri buruzko edozein informazio baliagarria atxeman  behar du, errezki. Horretarako, Google fitxa bat (eta beste batzuk…) eta/edo webgune eguneratu bat erabiltzen dira.

Edukiak egokitu

Zapping digitalaren aroan, arreta erakartzea erronka bihurtu da. Ezinbestekoa da zure eduki editorialak abilki pentsatzea: testu labur eta ontsa idatziak, irudi erakargarriak eta kalitate handiko bideoak eskaini.

SEO posizionamendua zaindu

Web posizionamendua (SEO), webgunea bilatzaileetan kokapen ona bilatzen saiatzea da. Zure bezeroek errex atxemanen zaituzte eta arrisku guttiago izanen dute lehiakideengana bideratzeko.

Sare sozialak

Sare sozialen ahalmena baliatuz, zure fama handitu eta bezeroak fidelizatu ahal izanen dituzu. Hala ere, funtsezkoa da ongi hautatzea eta erregularki elikatzea, bestela kaltegarria izan baitaiteke.

webgintza

Euskarri ezberdinak erabili

Konbinatu ekintza digitalak (inbound eta outbound marketing) eta paperezko inprimaketa (print) komunikazio bisual aberats eta eragingarria lortzeko.

Gure ikuspegia interesatzen zaizu?

Ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko. Atsegin handiz lagunduko dizugu zure irudi digitala garatzen eta baloratzen.