Webgintza

Sorkuntza & optimizazioa

Webgune bat ezinbestekoa da sinesgarritasuna sarean ezarri nahi duen edozein enpresarentzat. Bisita-txartel digitala da, sarean proiektatzen duzun informazioa eta irudia kontrolatzeko tresna garrantzitsuenetako bat.
Ez da guttiestekoa!

Argizar
web garapena

Webgune mota desberdinak

Hautatzen duzun webgune mota zure beharren eta helburuen araberakoa izan behar du.

=

Aurkezpen webgunea: Zure enpresa, produktuak edo zerbitzuak aurkezten dituena. Sinple eta eraginkorra!

=

Merkataritza elektronikoa: Zure produktuak interneten bidez saltzeko webgunea.

=

Blog: Blog-ak zure esperientzia-arloari buruzko artikuluak, albisteak eta informazioa partekatzen dituen webgunea da.

=

Portfolio edo galeria: Portfolio batek zure lanak eta sorkuntzak bezero potentzialei aurkezten ditu.

Argizarrek webgune profesionalak sortzen dituzure beharretara egokitutako presentzia digital argi baterako, erabiltzailearen esperientzia eta SEO eraginkorra lehenetsiz, Interneten ikusgarritasun ezin hobea izateko.

Webgune pertsonalizatua edo berehala erablitzeko prest ?

Webgune profesional bat sortzea egiazko proiektu bat da, gogoeta sakon batekin hasten dena, sarean ezartzean gauzatzen dena eta geroko mantentze eta eguneratzeetan segitzen dena. Beraz, funtsezkoa da zure beharrak definitzea, zure gaitasun teknikoak eta erabilgarritasuna kontuan hartuz.
Hor gira zuekin laguntzeko eta aterabide pertsonalizatua proposatzeko:

WordPress webgunea

WordPress, munduan gehien erabiltzen den CMSa da (edukiak kudeatzeko sistema). Oinarri tekniko bat da, jadanik existitzen dena, eta hortik abiatuz webgune bat sortzen dugu.

N

Abantailak

Existitzen den egitura batekin hasten gara, beraz garapen kostuak apalagoak dira. Gainera, zure webgunea zuhaurrek kudeatzen ahal duzu programatzeko tresnik ezagutu gabe.

M

Desabantailak

Sistema baten menpe zaude, baita ere beren akatsez. Gogoan izan erregularki behar duzula webgunea eguneratu eta segurtasun kopiak egin.

Kasu! WordPress famatua dela eta, pirata informatikoen helburu pribilegiatua bihurtzen du.

Webgune pertsonalizatua

Webgune bat “eskuz” sortzen dugu, hautu onena gutti aldatzen den informazioa zabaltzeko (enpresa baten aurkezpena, portfolioa).

N

Abantailak

W3C arauetan eta egungo garapen joeretan kodetua, webguneak erabiltzaile-esperientzia optimizatua eskaintzen du, soberakinik gabe, SEO erreferentziazio kontrolatua duena eta sistema baten menpe ez dagoena. Erabat pertsonalizagarria, zure behar espezifikoetara ongi egokitua.

M

Desabantailak

Denbora eta diru gehiago eskatzen du, WordPress bezalako soluzioen erabilerarekin konparatuz eta konplexutasunaren arabera.
Mantentzeak web garapenean ezagutza bat eskatzen du eta zure autonomia mugatu dezake.

Webgunea sortzeko urratsak:

1.

Zure beharrak zehazten ditugu

Enpresa edo elkarte aurkezpena, toki kulturalarena, e-denda edo blog bat… hainbeste anbizio daude webguneetan! Zure egiazko beharrak eta sailkapena elkarrekin ebaluatzen ditugu.

Web diseinua

Webgune baten diseinuak sinesgarria izan behar du, zure enpresaren irudia helarazteko. “Webdesign” funtsezko urratsa da zure markari koherentzia bisuala emateko. Hortarako, zure webguneak elgarrekin definitzen dugun araudi grafikoak errespetatuko ditu.

3.

Ergonomia - UI/UX diseinua

Estetika garrantzitsua da, baina ergonomia erabiltze-erreztasuna funtsezkoa!
Horregatik, webgune intuitibo, irisgarriak eta funtzionalak egiten ditugu, erabiltzaile-esperientzia ezin hobea izateko.

4.

Web-deseinu moldagarriak

Gaur egun, Interneteko erabiltzaile gehienek webguneak beren mugikorretan ikusten dituzte. Zure webguneak eskuragarri egon behar du euskarri gehienetan.

webgintza
5.

Eduki editoriala egokitu

Testu edukia, bisuala bezala, zaindua, sinplea eta hunkigarria izan behar da. Testuen idazketari buruz aholkatzen dizugu eta bisualak berregiten ditugu, webgunerako egokiak izan daitezen.

6.

Perfomentziak zaindu

Ergonomia ez da itxurara mugatzen: webgune batek performantea izan behar du ere. Fite kargatzen diren eta nabigazio erraza eskaintzen duten webguneak egiten ditugu.

7.

Bilaketa-motorretan optimizazio-lana (SEO)

Internautei gustatzea bikaina da, baina Google eta beste bilaketa-motorrei gustatzea, hori da ideala! Posizionamendu naturalaren optimizazioa (SEO) webgunearen sortzetik pentsatzen da, ikusgarritasuna ezin hobea izateko.

8.

Segipena eta mantentzea

Mantentze-lan teknikoa, segurtasunekoak eta edukiak eguneratzekoak erregularki egin behar dira, webgunearen funtzionamendu egokia eta iraunkortasuna bermatzeko ezinbestekoak baitira.

Galdera bat?

Ez izan dudarik gurekin harremanetan jartzeko, plazerarekin gure metodoei buruzko informazio gehiago edo webgune baten garapen hautu bati buruz aholkuak emanen dizkizugu.