Multimedia
Ikus-entzunezko diseinua eta errealizazioa
Gure lantaldeak irudiak, soinuak eta interaktibitatea konbinatzen dituzten multimedia-euskarri engaiagarrien diseinua eta errealizazioa segurtatzen du, zure mezua modu argi, ludiko eta eraginkorren hedatzeko.
Irudien bidez komunikatu
Sortu esperientzia bisual paregabe bat bisitarientzat.
Ikus-entzunezko sorkuntza zaindu batek begirada erakarriko du, zure mezua ulertzen lagunduko du eta interesa piztuko du.
Irudiak, infografiak eta bideoak ikusteaz gain, erabiltzaileak “esperientzia digitala” bizi nahi du. Tresna digitalen bilakaerari esker, edukiak aberasten dira eta erabiltzaileen interesa pizten da, modu interaktibo eta ludikoan.
Lurralde bat eta bere ondarea balioan ezartzea multimediari esker
Gure aditu-eremua ikus-entzunezko eta multimedia proiektuen kudeaketara hedatzen da. Talde oso bat osatzeko gai gara, ondarea garatzeko proiektuak segurtatzeko, sortzen direnetik egiten diren arte.
Kultura eskuragarri jartzea, pasioak partekatzea, ondarea sustatzea eta publiko zabalaren interesa piztea zentzuzko misioak dira, aberasgarriak eta inspirazio iturri agortezinak, liluratzen gaituztenak!
Museografia
Proiektu digitalak
Bideo proiekzio bat, maketa interaktibo bat, proiektu museografiko berritzaile eta erakargarri bat egiteko asmoa?
Argizarrek sorkuntza bereziak diseinatzen ditu eta euskarri eta interfaze digitalak egiten ditu, zure mezua erabiltzaile-esperientzia ludiko, interaktibo eta erakargarri baten bidez transmititzeko.
Multimedia webgunerako
Interneteko erabiltzaileen % 20k webgune baten eduki testuala irakurtzen du…
Erran nahi dut ikusizko euskarriak, argazkiak edo bideo laburrak zaindu behar direla!
Beraz, ezinbestekoa da kalite onezko eduki eta erakargarriak sortzea, zure webgunean edo sare sozialetan banatzeko: argazkiak, muntaiak, bideoak, animazioak, etab.
Gure ezagutzak interesatzen zaizkizu?
Kontsulta itzazu gure aurreko proiektuak eta ez duda gurekin harremanetan jartzea edozein informazio galdegiteko!