Komunikazio digitala

Gaur egun ezinezkoa da tresna digitalen eta sare sozialen garrantzien ez kontuan hartzea. Digitala erabiltzea enpresa batek modernoa dela eta gizartearen eboluzioa segitzen duela erakusten du.

Zure irudia eta zure ospea sarean zaindu behar dira.
Komunikazio digitaleko estrategia baten garapenean eta zure enpresaren irudia interneten garatzen laguntzea proposatzen dautzut.

Estrategia digitala – Webmarketina

Zure markaren irudia sarean molde eraginkorrean garatzeko eta zure burua sinesgarria izan dadin, beharrezkoa da komunikazio ekintza koherenteak eta egituratuak egitea hainbat komunikabide sozialetan. Honi “estrategia digitala” edo “web marketin estrategia” deitzen zaio.

Nola egin ?

Lehenik, zure irudia interneten eta zure ingurunean duen ikusgarritasuna aztertzen dugu.

Lehen azterketa hori, xedeen definizioari lortu eta, zure egoerara egokitutako komunikazio estrategia bat ateratuko da.

Web-marketineko estrategia zehaztu ondoren, egin beharreko ekintzen egitaraua egiten dugu. Azkenik, gomendioak egitea geratzen zaigu !

 

Webmarketing pour les Grottes de Sare

Zure irudi digitala garrantzitsua da !

SEO

Erreferentzi naturala (SEO) optimizatzea ezinbestekoa da ikusgarritasun ona lortzeko.
Urrats hori webguneen diseinuaren aintzinetik egin behar bada, webgunea sarean dagoenean ere egin behar da.

Ordaindutako erreferentzia (SEA) zure beharren arabera erabil daiteke.

Komunikabide sozialak

Interneteko ohiturak aldatzen ari dira. Ez dakigu gaur ospe handia duen plataforma bihar ezaguna izango denez.

Hala ere, egungo sare sozialak web marketinerako funtsezko tresnak bilakatu dira. Gaur egun, horiek gabe ezingo duzu zure ospea digitala handitarazi.

E-Mailing marketina

E-postaketa funtzezko estrategia da e-marketinean, eta oraindik ere komunikazio estrategia eraginkorra, indartsua eta merkea gelditzen da.

Hala ere, e-postaketa ez da deus estrategia argirik gabe. Email sorkuntzak apainak, pertsonalizatuak eta errespetutsuak izan behar dira.

Web edukien asmatzea

Gaur egun, Interneteko erabiltzaile gutxik testuak irakurtzen dute. Irudi edo bideo batek arrakasta haundiagoa ukanen du. Beharrezkoa izango da zure webguneko eduki editoriala abilki egitea, kalitatezko euskarriak sortzea eta komunikabide digital desberdinak erabiltzea.

Segimendu eta mantentzea

Mundu digitala aldatzen da eta zure estrategia digitalaren azterketzea eta segitzea ezinbestekoa da.

Sarean zure ikusgarritasuna handitzeko zoin ekintza funtzionatzen duen edo zoin zuzendu behar diren erakusiko dautzu.

Communication digitale

Galderak badituzu ?

Hementxe dituzue usaian egiten diren galderak.
Beste galderak baldin badituzu, galdegin nazazu ! 

Zergatik dirua gastatu komunikazio digitalean? Ahoz aho aski dugu egitea !

Egia da, gomendatzen duten bezeroak hoberenak dira eta beti izango dira!

Hala ere, usaiak aldatzen ari dira. Enpresa gisa existitzen zarenetik, Interneten agertzen zira. Beraz, zure abantailetan da enpresa irudiaren kontrola hartzea, zure ospea makurbidean eman baino lehen.

Beraz, webgune bat eta kontu bat behar ditut sare sozial bakoitzean ?

Interneten presentzia ukaiteak ez du esan nahi nonahi izatea. Denek ez dute sare sozial guztietan izan behar, ezta webgune konplexurik ukan behar ere.

Kasu bakoitza desberdina da, eta hobe dira 2zpa 3 web orrialde ukatea, Google MyBusiness txartela behar den bezala osatuta, webgune koropilatsu bainan ez mantendua baino ! Gauza bera Sare soziale kontuendako, kontraproduktiboa izango litzateke.

Interneten ikuspen ona ukaitea denbora ainitz galdegiten du ?

Egia da, denbora ainitz behar da eta horregatik, enpresa askok nahiago dute komunitateko kudeatzaileak kontratatu edo web agentzi bat deitu webgune baten garatzeko baita ere komunikazio planoa sortarazteko.

Webgune bat erregularki eguneratu behar da eta webmarketin estrategia planifikatu eta segitu izan behar da zure estrategia digitala funtzionatzea nahi baduzu.

Interesatuak zizte ?

Ez al duzu denborarik edo web komunikazioan sartu nahirik ?
Nire gaitasunak proposatzen dauzkitzut zure beharren definitzeko eta zein mailatan nire laguntza erabilgarria izan daitekeen.

Pribatutasun politika

12 + 8 =